Sistematiko, sistematikoki

Sistematikoa sistema edo osotasun bati dagokiona da, eta ez atal soil bati. Sistematikoa esentziala edo ezinbestekoa den ezaugarria ere bada. Sinonimo gisa, estruktural edo egiturazko hitzak erabil daitezke. Adibidez, langabezia kapitalismoaren fenomeno sistematikoa dela esan daiteke, ezinezkoa denetz langabeziarik gabeko kapitalismoa izatea.

Zerbait sistematikoki garatzen ari dela esaten da, beti modu berean eta beraz printzipio edo arau bati jarraiki gertatzen denean. Gizarteko egitateei buruz, sistematikoki hartzen diren erabakiak eta burutzen diren ekintzak estrategia bati jarraiki gertatzen dira.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, systematicsystematically; gaztelaniaz, sistemático, sistemáticamente.

Ikus, gainera