Sofistak eta sofistika

Sofistak Antzinako Greziako irakasle partikularrak izan ziren, K.a. V. mendean, bereziki aberatsen semeei eztabaida politikoetan jarduteko erretorika irakasten zutenak. Sofista entzutetsuenak  Protagoras, Gorgias, Antifon, Hipias, Prodiko eta Trasimako izan ziren. Filosofiaren historian gutxietsi egin dira maiz, bereziki Platonen eta Aristotelesek haiei buruz emandako iritzien eraginez; izan ere, egun sofistika sofisten iritzi multzoaz gainera  erretolika, azpikeria eta falazia morala izendatzeko erabili izan da. Iritzi negatibo hori nagusitu den gehiegizko sinplifikazioa da, baina badira haiei buruzko bestelako iritziak: Hegel-entzat, filosofo presokratikoen objektibismoaren aurkako erreakzio eszeptikoa izan ziren; beste batzuentzat, garaiko morala zalantzan jartzen lagundu zuten, eta haien lana Platon eta Aristoteles-en ekarpenen aurrekaria izan zen.