Aplikazio informatikoak

Aplikazio informatikoa edo aplikazio-softwarea erabiltzaile arrunt nahiz berezitu batentzat aplikazio praktikoak dituen software espezifiko bat da, hala nola testu-prozesatzaile, kalkulu-orri edo diseinu grafikorako software bat. Software informatikoa baino kontzeptu murritzagoa da beraz, software informatikoak sistema eragileak, lengoaia informatikoak prozesatzeko softwarea eta abar biltzen direlako.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, application software; gaztelaniaz, aplicación informática.