Software lizentzia

Software lizentzia software baten egile eta banatzaileek horren erosle eta erabiltzaileei ezartzen dizkieten termino, muga eta baldintzen multzoa da, hala nola egin eta baliatu daitezkeen kopiei, kodearen sarbideari eta erabiltzaile kopuruei buruz. Finean, softwarearen lizentzia kontratu bat da, software hori instalatu eta erabiltzen hasten denetik indarrean jartzen dena, erabiltzaileak termino horien onespena, esplizituki edo inplizituki, eman ondoren. Lizentzia askea dela esaten da, lizentzian jartzen diren baldintzak oso murritzak direnean esaten da, hala nola software hori mugarik gabe banatu eta zabaldu daitekeenean.