Soldata-arraila (soldata-arrakala)
Soldata-arraila edo soldata arrakala gizon eta emakumeen artean dagoen soldaten arteko ezberdintasuna da. Zehatzago, sexuaren arabera bereiziz langileen batez besteko soldata kalkulatuz eta bi sexuetako emaitzen kenketa eginez kalkulatzen da. Gizon emakumeen arteko batez besteko soldaten arteko alde hori zenbat eta handiagoa, soldata arraila orduan eta handiagoa da. Soldata arraila handiak gizonek lan arloan, eta orokorrago gizarte osoan duten nagusitasunaren ondorioa da.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Genero arrailaGenero arraila aldagai bati buruz emakumeek eta gizonek duten ezberdintasunaren neurria da; genero arraila zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta berdintasun handiagoa dago bi sexuen artean. Ohikoa da…
SoldatakSoldata langile batek beste baten kontura egindako lanagatik eskuratutako ordain finkoa da, aldiro (hilabetero, astero, ...) dirutan zein jenerotan, enpresariak edo enplegu emaileak emandakoa (ikus, gainera, lansaria). Soldatak dira,…
Kristalezko sabaiaKristalezko sabaia emakumeek emakume izateagatik euren lanbidean maila batetik aurrera egiteko aurkitzen duten muga da, bereziki erabaki garrantzitsuak hartu behar diren ardurak bereganatzerakoan zein zuzendaritza postuetara heltzeko, gizonak…