Sorgin-ehiza (politika)

Politikan, sorgin-ehiza aurkari politikoen aurkako jazarpena da, bereziki desleialtasun, traizio, subertsio eta konplotismoaz justifikatu eta pertsonak frogarik gabe seinalatu, auziperatu eta zigortzea dakarrena, maiz lintxamendu kutsuarekin, herritarrengan haien aurkako gorrotoa eta beldurra sorrarraziz.

Jatorrian, hainbat garai historikotan ustez sorginak zirenen aurka buruturiko jazarpena izan zen. Hedaduraz, Estatu Batuetan 1950eko hamarkadan makartismoak komunisten aurka bultzaturiko jazarpena izendatzeko zabaldu zen, eta geroztik gizartean edo alderdi politikoen baitan buruturiko jazarpen politikoak izendatzeko erabili izan da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, witch-hunt; gaztelaniaz, caza de brujas.