Sorgin-gurpila, sorginaren gurpila edo gurpil zoroa gero eta indar edo magnitude handiagoz errepikatzen den gertakarien zikloa da, gertakariak elkarrekiko kausalitate erlazio batez lotuak izateagatik garatzen dena. Zirkularitate mota bat da. Horren adibidea pobrezia izan daiteke, pobreziak berak pobrezia areagotzen duten faktoreak (hezkuntza eta trebakuntza eskasa, osasun arazoak, ...) eragiten dituenez gero.
Loturiko artikuluak
Sorgin-ehiza (politika)Politikan, sorgin-ehiza aurkari politikoen aurkako jazarpena da, bereziki desleialtasun, traizio, subertsio eta konplotismoaz justifikatu eta pertsonak frogarik gabe seinalatu, auziperatu eta zigortzea dakarrena, maiz lintxamendu kutsuarekin, herritarrengan haien…
NotazioaNotazioa arlo zientifiko edo tekniko batean kantitateak, aldagaiak eta egitateak adierazteko ikur eta laburtzapenen multzo bat da.
NotazioaNotazioa arlo zientifiko edo tekniko batean kantitateak, aldagaiak eta egitateak adierazteko ikur eta laburtzapenen multzo bat da.