Soziabilizazioa

Gehienetan soziabilizazio terminoa sozializazio terminoarekin batera aztertzen da, zehazki adiera ezberdinak izan arren. Soziabilizazioa pertsona (edo animalia bat) besteekiko traturako bideratzea da, gizartekoi eta lagunkoi bilakatzea alegia. Sozializazioa berriz, pertsona batek gizarteko arauak, balioak eta sinesmenak barneratzeko prozesua da.