Sozializazioa ekonomian (galerak eta kostuak)

Ekonomian, kostu eta galeren sozializazioa sektore, jarduera edo zerbitzu batean sortzen diren kostuak edo gerta daitezkeen galerak eta kalteak estatuak, eta beraz herritar guztiek, bere gain hartzea. Galera eta kotuen sozializazioa bidezkoa izan daiteke, bere gain hartzen diren kostuak zerbitzu publiko bati edo arrisku edo bulnerabilitate egoeran dagoen pertsonei buruzkoak direnean. Aldiz, batzuetan enpresa pribatu handien galerak dira sozializatzen direnak, ahaztuz enpresa horietako kudeaketa txarraren ondorioz kargu hartu behar zaiela arduradunei eta mozkinak eskuratzen zirenean enpresako jabeak poltsikoratzen zituztela.