Sozietate mugatuak (erantzukizun mugatuko sozietateak)

Sozietate mugatuak, zehatzago erantzukizun mugatuko sozietateak, bazkideen erantzukizuna sozietatera ekarritako kapitalera mugatzen den sozietateak dira, euren ondare pertsonala babesean geratuz enpresaren zorretatik. Gehien erabiltzen den merkataritza sozietate forma da, hain zuzen ere, erantzukizun mugatu horregatik. Horretaz gainera, baditu bestelako abantailak Espainian: bazkide bakarra aski da sozietatea sortzeko, 3000 euroko gutxieneko kapitala eta beraz ekarpena baino ez da behar, konstituzio.tramiteak oso errazak dira, eta zerga aldetik BEZ eta sozietateen gaineko zerga baino ez ditu ordaintzen, azken hau errentaren gaineko zerga baino txikiagoa izaten dena.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, sociedad limitada (sociedad de responsabilidad limitada).