Sozietate pertsonalistak

Sozietate pertsonalista, merkataritza sozietate gisa nortasun propioa izan arren, bazkideak oinarritzat dituen sozietatea da, horiek kudeaketan zuzenean parte hartuz eta euren ondarearekin mugarik gabe eta modu solidarioan erantzunez sozietatearen obligazioak betetzeko. Sozietate kapitalistetan ez bezala, bazkide izaera transmitzeko mugak nabarmenak dira, bazkidearen nortasuna sozietateraren oinarrian dagoenez. Orokorrean, bi motako sozietate pertsonalistak bereizten dira, sozietate kolektiboak eta sozietate komanditarioak. Antzinako enpresen ohiko izaera juridikoa izan arren, egun oso gutxitan agertzen den sozietate mota da, bazkideek bere gain hartu behar duten erantzukizunagatik.