Stock haustura

Stock haustura biltegian izakin nahikoa ez izateagatik bezeroen eskaerak burutu ezin direnean gertatzen den egoera da. Kaltegarria da enpresarentzat eta kostu handiak ekar ditzake, salmentak eta bezeroak galtzeagatik. Stock haustura gertatzeko aukerak murrizteko, enpresek segurtasun stock delakoa ezartzen dute, biltegian eduki beharreko izakin kopuru minimoa.

Beste hiztegietan: ingelesez, stockout, breakage of stock; gatzelaniaz, ruptura de stock, rotura de stock.