Student-en t banaketa lagin batezbestekoari dagokion probabilitate banaketa da, lagin-tamaina txikia, populazioa normala eta populazioaren desbideratzea ezezaguna denean. Halaber, bi batezbestekoen berdintasunari buruzko probak burutzeko ere erabiltzen da. Erregresio-ereduetan, erregresio-koefizienteei buruzko probak eta konfiantza-tarteak egiteko ere erabiltzen da.
Banaketa normal estandarraren oso antzekoa da Studenten t banaketa. Hura bezala, simetrikoa da 0 balioaren inguruan, kanpai itxurakoa da, baina muturrak banaketa normalak baino zertxobait astunagoak ditu. Aldi berean, parametro baten mendean dagoen banaketa da. Parametro horri askatasun-gradu kopurua deritzo, eta izendatzen da.
askatasun-gradu kopuruak zenbaki osoa behar du izan, 1etik aurrerakoa.
izanik, Student-en t banaketa banaketa normala estandarraren ia berdina da, eta beraz banaketa normal estandarra erabil daiteke hurbilketa gisa.
Student t banaketari buruzko taulak eratu dira, azpiko edo ezkerreko probabilitate jakinetarako balioak (pertzentil jakinak alrgia) ematen dituztenak. Taula horiek banaketa normalaren taularen alderantzizko modu batean eraturik daude: ezberdinetarako, azpiko (kasu batzuetan gaineko) probabilitatea bilatu, eta dagokion balioa eskuratzen da.
Ikus, gainera
- Student-en t banaketaren taula, beste taula batzuekin batera.
- Studenten t banaketa, beste banaketa teoriko batzuekin batera