Sturgesen erregela

Sturgesen erregela histograma bat eratzeko tarte kopuru egokiena kalkulatzen duen formula da (k: tarte kopurua, n: laginaren tamaina):

    \[k=\cfrac{\ln n}{\ln 2}+1\]

Tarte kopurua zenbaki osoa izan behar denez, formulak ematen duen balio zehatza gehiegiz borobiltzen da hurrengo zenbaki osora. k tartetan banatzean, formulak n datuak banaketa normalaren arabera banatzea bilatzen du, eta braz ez da oso egokitzat oso alboratuak diren banaketetan, non tarte kopuru handiagoa behar izaten den.
Formula Herbert Sturges alemaniar estatistikoak asmatu zuen 1926 urtean.