Subditoak

Subditoa (edo subditua) monarka edo estatu baten agintaritza politikoaren mendean dagoen pertsona da. Latinezko subditus hitzwetik datork, "mendeko" adierazten duena literalki. Erdi Arotik erabiltzen den terminoa da, eta denborak aurrera egin ahala, hiritarraren kontzeptuarekin kontrajartzen joan da. Hiritarra eskubideak dituen eta estatuaren babespean dagoen pertsona den bitartean, subditua besterik gabe estatuaren mendean dagoen hura da. Adibidez, kolonialismoaren garaian, hiritarrak metropoliko herritarrak ziren bitartean, kolonietako indigenak subdito besterik ez ziren. Egun, subdito hitzak gaitzesgarri moduan erabiltzen da, hiritar batek bere askatasuna aldarrikatzean inoren subditoa izan nahi ez duela adieraztean esaterako.