Zuzenbidean, subrogazioa obligazio edo eskubide bat besterentzea da, pertsona edo gauza bati buruz. Hartzekodunaren subrogazioa izan daiteke, eskubidea besterentzen denean (adibidez, zorra kobratzeko eskubide bat beste pertsona bati ematen zaionean) zein zordunaren subrogazioa (obligazioa besterentzen denean). Ohikoena subrogazioa aldi berean obligazioak eta eskubideak besterentzea da, aurretik izandako kontratu edo negozio juridiko baten ondorioz.
Loturiko artikuluak
Amatasun subrogatuaAma biologikoa eta ama hezitzaile eta soziala desberdinak diren egoerak arruntak izan dira historian zehar (adibidez, ama biologikoa hil denean, eta orduan ere subrogazioa gertatzen da, ama berri…
Ezgaitasuna (zuzenbidea)Agian, Desgaitasuna bilatzen ari zinen, muga fisikoak edo psikikoak dituzten pertsonen egoera. Zuzenbidean, ezgaitasuna pertsona fisiko batek eskubideak izan eta baliatu eta obligazioak hartzeko mugak ditueneko egoera juridikoa…
InterinitateaInterinitatea edo bitartekotasuna horren kargua bereganatu gabe postu bat betetzen ari den pertsonaren egoera da. Egoera horretan, pertsona hori interinoa dela esaten da. Adibidez, interinitatean dago edo interinoa…