Subsidiariotasuna

Subsidiariotasuna (latinezko subsidiarius hitzetik "zerbaitetan lagundu edo zerbait osatzeko burutzen den ekintza")  administrazioan eta zuzenbidean aplikatu ohi den osagarritasun-printzipioa da. Jatorria XIX. mendean du, Alexis de Tocqueville filosofo politikoak definitu zuen eta hortik gutxira Eliza Katolikoak eta kristau demokrazia bereganatu zuten,  estatuak herritarrek euren ekimena gara ezin dezaketen arloetan beste inon jardun  behar ez duela baieztatuz, estatuak herritarrekiko duen ardura soilik osagarria edo ordezkoa izan behar dela adieraztean. Egun, arlo askotan ezartzen den printzipioa da, bereziki estatuak hirugarren pertsonen jarduerak kontrolatzerakoan huts egin duen kasuetan, estatua edo  beste entitate  bat hirugarren pertsona horiek egindako kaltearen arduradun ordezkoa bihurtuz (adibidez, ingurumenaren aurkako erasoetan edo kriminalitatean, frogatzen bada administrazioak, aurduradun zuzena ez den arren, ez duela aurrez behar bezala jokatu).

Subsidiariotasunak beraz,  pertsona edo organo bati dagozkion ardura, ekimen eta ekintzak burutu ezean ardura, ekimen eta ekintza horiek nori dagozkion ezartzen du. Beraz, solidariotasun-printzipioan ez bezala, non pertsona eta organo guztiek ardura berdina duten, ardura edo ekimen bat subsidiariotasun-printzipioaren mendean dagoenean, arduradun nagusi bat ezartzen da, baina hark huts egingo balu, ardura hori nork hartu behar duen ezartzen du. Subsidiariotasunean beraz, arduren aplikaziorako lehentasun ordena bat ezartzen da. Adibidez, enpresa batek erreka bat kutsatu eta erreka garbitzera behartzen ez zaionean horretarako baliabiderik ez duenean, tokiko adminitrazioa ezar daiteke erreka garbitzeko arduradun subsidiario moduan: enpresak garbitzen ez badu, estatuak garbitu beharko du.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, subsidiarity; gaztelaniaz, subsidiariedad.