Substantzia (filosofia)

Filosofian, substantzia terminoa hainbat eratara erabili da. Jatorrian, substantzia (latinezko substantia hitzetik, grezierazko ousias terminoaren parekoa) gauzen oinarrian dauden horiek dira; hala nola formak Platonen filosofian, atomoak atomistentzat eta inpresioak eta ideiak Humeren sistema filosofikoan; bigarren adiera batean, substantzia izaera edo existentzia independentea duten entitateak dira, adiera arruntean gauza edo objektu deitzen ditugunak, eta beraz ez lirateke substantzia propietateak, erlazioak eta gertaerak, horiek beste substantzia (objektu) bait lotuak direlako.