Sufragio erroldaria (errolda-sufragioa)

Sufragio erroldaria edo errolda-sufragioa boto-ahalmen eta eskubidea herritar guztiei ez, herritar batzuei soilik baizik ematen dien hauteskunde-sistema da. Hots, sufragio unibertsalean ez bezala, sufragio erroldarian herritar guztiek ez dute boto-eskubiderik. Sufragio erroldariaren beste aldaera batean, herritar guztiek daukate boto-eskubidea baino pisu edo ponderazio desberdinarekin, hots boto guztiak berdinak izan gabe. Sufragio erroldaria XVI. mendetik XX. mendeko hasierara arte, eta bereziki XIX. mendean, herrialde batzuetan indarrean egon zen sistema da, eta modu ezberdinetan gauzatu zen, ondasunak eduki, boto-eskubidea zergak ordaindu edo irakurtzen eta idazten zekitenenei baino ez boto-eskubidea emanez kasu. Adibidez, Ameriketako Estatu Batuetan boto-eskubidea ondasunak zituzten arraza zuriko gizasemeek baino ez zuten, beltzak eta indigenak baztertuz. Espainian, errolda-sufragioa Errestaurazio garaian egon zen indarrean, XIX. mendeko azken hamarkadetan.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, householder franchise; gaztelaniaz, sufragio censitario.