Sumisioa

Sumisioa pertsona edo animalia batek beste baten dominazioa eta nagusitasuna eta norberaren mendekotasuna onartzea da. Borroka eta pertsonen kasuan, errepresioa eta zapalkuntza egoeretan menderatzaileari aurre egiteagatik aurreikus daitezkeen kalteak ez jasotzearren banakoek aurrera daramaten adaptazio estrategia da; ugaztunen kasuan, adibidez, emeak bereganatzeko lehian hierarkiaren onarpenak dakarren sumisioa zauriak saihesteko estrategia izaten da.


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Sumisioa"; Gizapedian, abuztua 24, 2018, https://gizapedia.hirusta.io/sumisioa/.