Suntsiketa sortzailea Joseph Schumpeter ekonomilariak 1942 urtean asmaturiko terminoa da, produktu berriak garatu eta zaharrak ordezteko prozesua izendatzeko. Prozesu honek ondorio makroekonomiko zuzenak ditu, produktuen merkatuetan noski, baina orobat faktoreen markatuan, eta ziklo ekonomikoen faktore nagusi da. Epe luzerako hazkunde ekonomikoa ahalbidetzen du; izan ere, luzerako hazkundearen %50a suntsiketa sortzailearen ondorio zuzena dela zenbatetsi da.1
Erreferentziak
1.
Creative Destruction. In: The New Palgrave Dictionary of Economics. ; 2008:2017.
Loturiko artikuluak
Ziklo ekonomikoakZiklo ekonomikoak aldagai ekonomikoak jasotzen dituzten denbora serieetan ( enpresa, sektore edo eskualdeko ekoizpena, salmentak, inbertsioa, kontsumoa, eta abar, urte batzuetan zehar) gertatzen diren aldaketa gutxi gorabehera periodikoak…
Krisi ekonomikoakKrisi ekonomikoak edo krisialdi ekonomikoak herrialde batzuetako ekonomian gertatzen den beherakada ekonomikoa da, epe ertain edo luzerakoa, Barne Produktu Gordinaren, hots, herrialdeko produkzioaren eta errentaren hazkundearen beherakada, goraka…
EkonomiaEkonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…