Superpotentzia

Superpotentziak mundu osoan eta arlo militar, politiko, ekonomiko eta kulturalean beste herrialde gehienak baino eragin zabalagoa, botere handiagoa, duten herrialdeak dira, maiz politika interbentzionisten bitartez gauzatzen dena. Terminoa 1944 urtean erabili zuen lehen aldiz T.R. Fox idazleak, The Superpowers: The United States, Britain and the Soviet Union – Their Responsibility for Peace lanean. Gerra Hotzaren garaietan, AEB eta Sobietar Batasuna izan ziren munduko superpotentziak. XXI. mendearen hasieran, ordea, Ameriketako Estatu Batuak dira superpotentzia nagusia, zalantzarik gabe; beste batzuen arabera, Errusia eta Txina ere dira kategoria horretan sartu beharko lirateke. AEBetako nagusitasuna superpotentzia moduan mugarri historiko jakinak ditu, hala nola Monroe doktrina, 1823an, Europako kolonialismoari militarki aurre egin zitzaiola ezartzen zuena, eta Truman doktrina, 1947an, komunismoaren aurka.