Swap-a bi aldeen arteko finantza kontratua da, non etorkizuneko diru fluxu bat, gehienetan ziurgabea eta beraz arriskuduna, beste diru zenbateko finkoen fluxu batekin trukatzen den. Finantza deribatu mota bat da, eta diru fluxu ziurgabek dakarten arriskua saihestu nahiz espekulaziorako erabil daitezke. Hainbat motako swap kotratuak daude: esaterako, interes tipoen gaineko swap-ak interes eta etekin aldakorreko aktibo bat, diru zenbateko finkoekin ordezten denean; edota dibisa batean ordaindu edo jaso beharreko zenbatekoak beste dibisa batekin ordezten diren ganbio-tasako swap-ak.
Loturiko artikuluak
Holding (definizioa)Holding-ak edo holdinak jarduera nagusitzat beste enpresa batzuetako akzioak edukitzea duten enpresak dira, enpresa haiek kontrolatu edo haietatik errentagarritasuna eskuratze aldera.
Erakundea (definizioa)Erakundeak helburu jakinekin elkartutako pertsonek osatzen duten talde antolatuak dira. Definizio horri jarraiki erakundeak dira enpresak (mozkinak lortzeko helburuarekin eratuak), ikastetxeak, ospitaleak, alderdi politikoak eta gobernuz kanpoko erakundeak…
Prezioa (definizioa)Prezioa (latinezko pretium hitzetik) edo salneurria ondasun edo zerbitzu bat eskuratzeagatik ordaintzen den diru zenbatekoa da. Ondasuna edo zerbitzua salerosten den prezioan, merkatuko prezioan alegia, bat egiten dute…