Tabula rasa (definizioa)

Epistemologian, tabula rasa (latinetik mailegatuta, euskaraz literalki "mahai garbia") gizakiak ezagutzarik gabe jaio (eta beraz mahai garbi bat bezalakoxeak direla), subjektuak ezagutza guztiak bizitzan zehar eratzen direla eta beraz jaio aurretiko ideiak existitzen ez direla baieztatzen duen printzipioa da. John Locke (1632-1704) ingeles filosofoak planteatu zuen, eta enpirismoaren printzipio nagusienetakotzat hartzen da. Tabula rasa printzipioa justifikatzeko, Lockek kultura ezberdinetan ikus zitekeen kultura aniztasuna eta haur jaio berriek erakusten duten ezjakintasun ia erabatekoa aipatu zituen.