Taktizismo politikoa

Taktizismo politikoa politikariek eta alderdi politikoek euren helburu propio, pertsonal eta korporatiboak lortze aldera garatzen duten jokabidea da, epe laburreko abantailak bilatuz, norberaren konbikzioak alde batera utziz eta interes orokor eta publikoaren alde bilatu beharreko helburuen gainetik. Elektoralismoa taktizismoaren formetako bat da.