Talde akzidentala nahi gabe, aukera edo erabaki sendo edo ezaugarri komun adierazgarririk gabe, elkarrekiko harremanetan suertatzen diren pertsonen multzoa da; adibidez, egunero lantokira joateko garraio publikoan elkarrekin doan pertsona kopurua; ez dira talde akzidentalak ordea, kontzertu batera doazen pertsonak edo taberna batean biltzen direnak. Talde akzidentaleko kideek aski heterogeneoak izaten dira, eta beraz populazio zabalago baten adierazgarritzat har daitezke, ikerketa estatistiko bat garatzerakoan, salbuespenak salbuespen (aurreko adibidearen haritik, garraio publikoan adineko pertsonak gutxiago joaten direla kontuan hartu beharko da).
Beste hizkuntzetan: ingelesez, accidental group.
Erreferentziak
- APA Dictionary of Psychology
Loturiko artikuluak
Talde-dinamikaTalde-dinamika talde bateko kideen arteko harremanek, taldearen egiturak eta bilakaerak eta beste talde eta erakundeekin dituen elkarrekintzek osatzen dute. Hezkuntzan, kudeaketan eta langileen hautapenean baliatutako metodologia ere bada,…
Esentziala eta akzidentalaGauza baten propietatea ezinbestekoa denean gauza hori existitu eta dagokion bezala sailkatu eta izendatzeko, propietate hori esentziala dela esaten da. Propietate hori gauza existitzeko beharrezkoa ez denean, gerta…
Eztabaida-taldeakEztabaida-taldeak (ingelesez, focus groups) gai zehatz baten inguruan horretan interesatuta dagoen pertsona talde txiki baten eskutik (5-10 pertsona) informazio kualitatiboa biltzen duen ikerketa tresna da, ikertzaile edo moderatzaile…