Talde-dinamika

Talde-dinamika talde bateko kideen arteko harremanek, taldearen egiturak eta bilakaerak eta beste talde eta erakundeekin dituen elkarrekintzek osatzen dute. Hezkuntzan, kudeaketan eta langileen hautapenean baliatutako metodologia ere bada, talde-dinamika bera baliatuz, taldekideen ikaskuntza garatzeko (T izeneko taldeetan, ingelesezko T-groups edo training groups esamoldetik) eta beste alderdi batzuk, lidergoa eta erabaki-hartzea esaterako, lantzeko. Azkenik, aurreko aspektu guztiak aztertzen dituen jakintza-arloa ere bada. Kurt Lewin (1890-1947) hartzen da talde-dinamikaren sortzailetzat; hain zuzen, Lewin izan zen taldeak taldekideen artean zuen eragin dinamikoa eta interdependentzia nabarmendu zituena, taldekideek zituzten helburuak lortzeari zein taldearen bilakaerari buruz; Lewin-ek lidergo-motak ere aztertu zituen taldeen baitan, demokratikoa, autokratikoa eta laissez-faire estiloak bereiziz.

Ikus, gainera