Taldeko terapia

Talde terapia, taldeko terapia edo taldekako terapia psikoterapeuta batek paziente batzuekin batera eta haiek elkartuz burutzen duen terapia psikologikoa da. Terapia mota horretan, arazo beretsuak dituzten 5-10 bitarteko paziente kopuru bat biltzen da saio batzuetan zehar, aurrez paziente bakoitzari indibidualki talde terapiaren ezaugarriak eta arauak (kontratua deitzen dena) azaldu ondoren. Pazienteek euren arazo, esperientzia, sentimendu eta aurrerapenak partekatzen dituzte saio horietan zehar, horren bitartez paziente bakoitzaren hobekuntza psikologikoa bideratzeko, bereziki portaera imitatiboa, talde-kohesioa eta partekatzeak dakarren irekitasunari esker. Bereziki erabilgarria da pazienteak beren arazoetan bakarrik sentitzen direlarik, beraiek bezala arazo horiek dituzten beste pertsona batzuk badaudela ikus dezaten. Taldekideen arteko interakzioa sorrarazteko, funtsezkoa da haiek arazo berdintsuak izatea. Aldi berean, aski zabala da talde terapietan lantzen diren patologiak depresioak, antsietateak, doluak, bikote eta familia arazoak, adikzioak eta nahasmendu obsesibo-konpultsiboak izaten dira. Talde terapiak 1920tik hasi ziren garatzen eta Bigarren Mundu Gerratik aurrera zabaldu ziren bereziki. Talde terapia garatu eta landu zutenen aitzindarien artean Joseph Hersey Pratt , Edward Lazell, Alfred Adler, Jacob Moreno eta Kurt Lewin daude.

Ikus, gainera