Taulamendua, entaulamendua

Entaulamendua edo taulamendua greziar tenpluetako goiko atal horizontala da, zutabe eta kapitelek eusten dutena, eta behetik gorako ordenan arkitrabeak, frisoak eta erlaitzak osatzen dutena. Berpizkundeko eta Barrokoko arkitekturan ere maiz agertu zen.