Tautismoa

Tautismoa Lucien Sfez idazleak bere komunikazioaren kritikaren baitan sortutako kontzeptua da. Tautologia eta autismo hitzak nahastuz, tautismoa komunikazioaren hiperteknifikazioak dakarren mezuen nonnahikotasuna eta homogeneizazioa eta itxiera adierazten du, subjektuak teknikaren baitan murgildurik, eta horietatik ihes egin ezinik, mezu horietan harrapatuta daude. Tautologia, sortutako objektu teknologikoak sortzaile bilakatzen delako aldi berean, sortzailea eta sortua nahastuz; autismoa, egoera horrek mezuen errepikapena dakarrelako, bidaltzailea eta hartzailea nahastus, autismo sozial modukoa sortuz, Frankenstein gizarte bat, Sfezek maiz darabilen beste metafora, sortu den makinak sortzailea menderatzen duela adierazteko.

Hiztegia: frantsesez, tautisme; ingelesez, tautism.

Erreferentziak

  • Lucien Sfez, Critique de la communication, 1955.

 


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Tautismoa"; Gizapedian, urria 25, 2018, https://gizapedia.hirusta.io/tautismoa/.