Tautologiak eta tautologikoa

Logikan, tautologia edozein kasutan egiazkoa den proposizio bat da, proposizioko gaiak egia zein faltsuak izanda. Adibidez, "etxera joango naiz ala ez naiz joango" tautologia bat da, beti egia izango baita, "joango naiz" eta "ez naiz joango" egia edo faltsuak izanda. Positibista logikoentzat, tautologiak pseudoproposizioak dira, zentzurik ez dutenak, baina beharrezkoak, prozesu logikoak burutu eta hizkuntzaren egitura formala deskribatzeko.

Erretorikan berrriz, tautologia begi bistakoa den proposizioa da, esanahi hutsekoa; adibidez, "eguraldi txarra txarra den eguraldia da".