Teknifikazioa

Teknifikazioa jarduera bat teknologia berri edo aurreratuekin hornitzea da, ustez produktibitatea eta efizientzia hobetuko direlakoan. Jarduera askotan, teknifikazioa artisau lanaren desagerpenaren arrazoi nagusia izan da. Ildo horretatik, lanaren eta eguneroko bizitzaren teknifikazioak alienazioa eta kosifikazioa eragiten dituela gaitzetsi dute pentsalari askok, halanola Heideggerek eta Habermasek.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, technification; gaztelaniaz, tecnificación.