Teknika mistoa

Margoa eta oihala bateratzen dituen teknika mistoko artelana. Alberto Baumann, 1980.

Artelan batean teknika mistoa baliatu dela esaten da artelana osatzeko material eta teknika zenbait batera erabili direnean, hala nola oleoa eta akuarela aldi berean erabiliz, edo eskultura batean zura eta metala konbinatuz. Beste adibide bat collage teknika da, maiz teknika piktoriko batzuekin (marrazkia, margoa, ...) batera lantzen dena. Edonola ere, teknika mistoaren erabilerak lan berezia eskatzen dio artistari, teknika eta material anitz menderatzeaz gainera, teknika eta material horiek modu harmonikoan uztartzea funtsezkoa delako.

116 hitz
Kategoriak