Teknoetika

Teknoetika teknologiaren alderdi etiko eta moralak aztertzen dituen etikaren adarra da, teknologiaren garapena, erabilera eta zabalkuntzarako irizpideak eta mugak ezarriz, teknologiak gizakiarentzat eta gizartearentzat ekar ditzakeen arriskuak saihestu eta horren onurak probeste aldera. XX. mendean Martin Heideggerrek teknologia kritika metafisikoa egin zuen, teknologiaren etikarako oinarri gisa erreferentzia gisa erabili dena eta Frankfurteko eskolako marxismotik ere teknologia modernoa kritikatu zen; beranduxeago, Mario BungeĀ  teknologiaren inguruko problema etikoak aztertzen nabarmendu zen, eta bera izan zen teknoetika terminoa asmatu zuena, 1977 urtean. Egun, teknoetika informazio-teknologien arriskuak aztertzen ditu bereziki, gizakiaren kontrola eta askatasun eza ekar dezaketen heinean.

Ikus, gainera

Erreferentziak