Teknologiaren eta ezagutzaren transferentzia

Teknologiaren eta ezagutzaren transferentzia teknologiaren garapen, ezagutza eta aplikazioan, horien ustiapena barne, enpresa eta erakundeen artean gertatzen den transferentzia edo transmisio-prozesua da. Ekonomikoki, aktibo ukiezinak dira, eta erabilera-lizentziak, patenteak, ikerketa-emaitzak, diseinuak eta prototipoak eta know-how barnehartzen ditu besteak beste. Frogatuta dago teknologiaren eta ezagutzarne transferentiza prozesuek produktibitatea eta lehiakortasuna gehitzen dituztela; hori dela eta, gobernuetatik bereziki sustatzen diren politikak eta ekintzak dira. Transferentzia-sortzaile nabarmenak dira ikerketa-zentroak eta unibertsitateak, eta euren ezagutzak sektore produktibo pribatura bideratzen dira gehienetan.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, transferencia de tecnología y conocimiento.