Teknopoliak

Teknopoliak teknologia aurreratua bertako ekonomia osoaren oinarri bilakatu duten hiriak dira. Hainbat faktore daude teknologi baten agerpena eta garapena azaltzeko: ingurumen bikaineko hiriak izaten dira, klima, urbanismo nahiz kulturaren aldetik, garraio-konektibitate azkar eta malgukoak dira, herrialde nahiz nazioarte mailan, hezkuntza eta ikerkuntza-zentroen sare zabala dute, gehienetan parke teknologiko eta zientifikoetan bilduta, eta udal eta eskualde mailako politikari, kudeatzaileek teknopolia bultzatzeko hiritik bertatik zuzendu eta sustaturiko politika teknologikoak sustatzeko autonomia izaten dute, finantzazio publiko opraroarekin eta sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza dago. Sinergiaren fenomenoa ere nabaria da teknopolien garapenean: teknologia aurreratuko erakunde eta enpresen ugaritasunak berak teknopolia iraunarazi, bizitu eta zabaltzeko indarra ematen dute, haien arteko lankidetza-sareari esker. Teknopolien adibideak dira Silicon Valley eskualdea Kalifornian, Cambridgne Inglaterran eta Tsukuba eta Kansai Japonian; hain zuzen ere, Japonia izan da teknopoliak garatzeko hasieratik politika sendoena aplikatu duen herrialdea, teknopoliak sortzeko etxebizitza-eremu atseginak, hezkuntza eta osasaun-zerbitzu aurreratuek ere duten garrantzia nabarmenduz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, technopolis.