Tenebrismoa

Caravaggioren San Juan Bautista. 1604.

Tenebrismoa argilunak, argiaren eta ilunaren arteko kontraste handiak, nabarmenki baliatzen dituen estilo piktorikoa da. Caravaggio, Italian, izan zen estiloa asmatu eta gehien garatu zuena, baina Espainia, José de Riberaren eskutik bereziki, eta Holandara (Utrecht-eko eskola) ere zabaldu zen. Bereziki barrokoan erabili zen, XVII. mendean zehazki. Tenebrismoari jarraiki zabaldu zen kandelaren tradizioa, margolanen eszenak kandela huts baten argitan irudikatzen dituena.

112 hitz
Kategoriak