Teodizea

Teodizea, teologia naturala eta teologia arrazionala ere deitua, Leibniz filosofoak 1710 urtean lehen aldiz plazaratu zen terminoa da, bere "Essais de Theodicée sur la bontée de Dieu, la liberté de l'homme et l'origine du mal" lanean. Etimologiaz, teodizeak Jainkoaren justizia edo zuzenbidea adierazten du, eta Jainkoaren onberatasuna frogatu eta gaizkiaren existentzia justifikatzea du helburu; hedaduraz, Jainkoaren ezaugarriak eta horren existentziarako arrazoiak aztertzen dituen teologiaren arloa izendatzen du.