Tertziarizazioa

Ez nahastu tertzerizazio kontzeptuarekin. 

Tertziarizazioa ekonomiaren hirugarren sektorearen edo zerbitzuen sektorearen bilakaera tipikoa da, ekonomia osoko sektore nagusia bihurtu arte.  Desindustrializazioarekin batera gertatu fenomenoa da. Herrialde industrial aurretatuetan XX. mendeko erdialdetik abiarazi zen tertziarizazioa, bizitza-mailaren hobekuntzarekin (eta beraz, oinarrizko behar materialen asetzearekin eta turismoa, hezkuntza eta beste behar ez materialen garatzearekin), globalizazioarekin (eta beraz, garraioen eta telekomunikazioen garapenarekin), industria-eredu aldaketekin (kapital intentsiboko industriaren nagusitzatik industria malgu eta espezializaturen hazkundera igarotzea) eta informazio-teknologien garapenarekin (arlo horretan zerbitzu espezializatuak eskatzen dituena).