Test-birtesta (psikometria)

Psikometrian, test-birtesta test edo beste neurketa-tresna baten fidagarritasuna edo errepikakortasuna (neurketa-tresna batek denboran zehar neurketa homogeneoak jasotzeko ahalmena) neurtzeko metodo bat da,1 subjektu berdinei test berdina bi aldiz (lehen testa eta bigarrena edo birtesta) aplikatzean datzana. Test beraren bi puntuazio multzoetarako, korrelazio-koefiziente bat kalkulatu eta interpretatzen da: korrelazioa positiboa eta altua bada, neurketa tresna fidagarria dela esan daiteke. Metodoa egokiro aplikatzeko, testaren eta birtestaren arteko denbora ez laburregia ez luzeegia izan behar da: laburregia bada, baliteke erantzunen arteko korrelazioa handia testaren fidagarritasunagatik beragatik ez, baizik eta subjektuak erantzunak gogoratzen dituztelako gerta daiteke; luzeegia bada, korrelazio txikia, tresnaren fidagarritasun eskasagatik baino, bitartean subjektuen izaera, jarrera, iritzia, trebezia edo ezagutza aldatu delako sortu daiteke.

Erreferentziak

1.
Construcción y validación de escalas de medición en salud: revisión de propiedades psicométricas. Archivos de Medicina. 2015:1-10.