Tetrafarmakoa

Tetrafarmakoa epikureismoan zorionera heltzeko proposatzen diren lau ("tetra") aholku edo erremedioen ("farmako") bilduma da Diogenes Laerziok Epikuroren bizitza lanean emandakoak. Jatorrian, tetrafarmakoa arizaria, gantza, bikea,  eta erretxina nahasturik erabiltzen zen sendagaia zen.

Epikureismoan, lau beldur dira zorionari oztopo egiten diotenak, eta tetrafarmakoak lau beldur horien zentzugabetasuna edo horiei egiteko moduak planteatzen ditu:

  • Jainkoei beldurra gainditzeko, Jainkoak euren kabuz, gizakietaz kezkatu gabe bizi direla pentsatu behar da;
  • heriotzari beldurra, baino bizirik gauden artean, heriotzarik ez dago, eta hiltzen garenean, jada ez dugu ezer sentitzen;
  • oinazeari beldurra, baina oinazeak alde baterako dira, eta bestela jasangarriak dira; oinazearen ondoren, gainera, beti dator plazera;
  • plazera eta zoriona ez izateari beldurra, baina plazera eta zoriona gugan dago, ez gugandik aparte, eta ezer gutxirekin lortzen da.