Tetrakordioa

Musikan, tetrakordioa eskala bateko lau noten segida ordenatua da, beraien arteko tonu eta erditonuekin batera, adibidez do-re-mi-fa. Noten arteko tonu eta erditonuen arabera, tetrakordio dorikoa, jonikoa, frigiarra eta lidiarra bereizten dira.