Toledoko Ituna

Toledoko Ituna edo Toledoko Hitzarmena 1995 urtean Espainiako Kongresuko alderdi politiko nagusiek Gizarte Segurantzaren  iraunkortasunaren alde adostutako agiria zen, pentsioen beharrezko erreformak proposatu eta horretarako neurriak abian jartzeko aldarrikapena egiten zuena. 1999 urtean, Toledok Itunaren batzordea eratu zen lehen aldiz eta geroztik aldiro bildu eta bere gomendioak plazaratu ditu, agirian onartutakoak gauzatze aldera, alderdi politiko nagusien adostasunarekin. Toledoko Itunaren jarduna Gizarte Segurantza sistemaren krisiaren testuinguruan garatzen da, biztanleriaren zahartzea, ondoriozko pentsioen zenbateko totalaren gehikuntza eta lan merkatuaren apaltasuna direla eta, lan kotizazioen bidez soilik pentsio sistemari ezingo zaiola eutsi sinetsirik.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Pacto de Toledo.