Tragikomedia

Tragikomediak aldi berean negarra eta barrea eragiten dituen antzerki generoa da.

Tragikomedia tragedia eta komedia, pasarte tragikoak eta komikoak, bateratzen dituen antzerki generoa da, finean bizitzaren izaera bikoitza, alaitasuna eta nahigabea, absurdoa eta serioa, islatzeko asmoarekin. Gehienetan, parodiaz baliatzen den generoa da, maiz gizarte klase ezberdinetako pertsonaia arketipikoak aurkeztuz. Pertsonaia horiek gorabehera zail, larri eta tragikoak izaten dituzte, azkenean zorioneko amaiera batera heltzeko. Tragikomediaren adibideak dira Shakespeareren Veneziako Merkataria, Txekhoven Gereziondoen lorategia eta Samuel Becketten Godoten zain.