Transakzioak

Transakzioa pertsona fisiko edo juridiko bien arteko operazioa da, non prezio bat ordainduz ondasunak eta zerbitzuak elkartrukatzen diren. Zentzu hertsian, transakzioa elkartrukea egitea adostu den unean gertatzen da, eta ez ordainketa gertatu denean. Beraz, sortzapen printzipioaren arabera, eragiketen idazpena transakzioa gertatu den unean jaso behar dira, eta ez ordainketa unean edo dirua kobratzen denean. Transakzioetan hirugarren pertsonek ere har dezakete parte, bitartekari moduan (komisio bat kobratuz gehienetan), ordainketa bideratuz eta egiaztatuz edo tondasun eta zeerbitzu horiek jasoz, horiek ordaindu ez baditu ere.