Transferentzia (psikologia)

Psikologian, eta bereziki psikoanalisian, transferentzia pertsona batek bere txikitako bizipen psikikoak (emozioak, fantasiak, ...) beste pertsona batengan, maiz psikoteraupeta bera, islatzeko prozesua da. Adibidez, pertsona batek lankide batekin hitz egiterakoan erakusten den urduritasuna edo lotsa, haurra zelarik gurasoek erakusten zuten zorroztasunaren islada da, edota ezagutzen ez dugun pertsona bat hasieratik gogoko ez dugunean, gure txikitako gorrotoen islada besterik ez da. Psikoanalisian, psikoteraupetarekiko  transferentzia pertsonaren egoera psikikoa desblokeatzeko tresna izaten da, psikoterapeutak berarengan transferentzia gertatzen ari dela sumatzean, subjektuari prozesua agerian jarri eta errealitatea den bezala erakusteko balio dezakeelako. Psikoanalisian, maitemintzea (gutxi ezagutzen den pertsona batengana maitasuna sentitzea edo idealizatzea) eta masa-fenomeno politiko eta kulturalak (lider baten jarraitzailea izatea, ...)  transferentziazko fenomeno moduan interpretatzen dira.