Transfugismoa

Transfugismo terminoa politikariek indibidualki euren alderdiko politikoarekiko atxikimendua hautsi eta oposizio politikoaren alde jarduteko fenomenoa adierazten du. Horrela jarduten duten politikariei transfuga edo iheslari deitzen zaie. Transfugismo politikoa ohiko fenomenoa izan da Espainiako trantsizioan zehar, eta ustelkeria praktikarekin lotu izan da, maiz transfuga horiek euren buruak saldu egiten dituztelako salatuz.