Transhumantzia

Transhumantzia (latinezko trans eta humus hitzetatik, literalki lur batetik bestera) abeltzaintza estentsiboko jarduera bat da, non abereak neguko larreetatik udako larreetara aldatzen diren, etengabeko mugimenduan eta ehundaka kilometro zeharkatuz. Nomadismoan ez bezala, transhumantzian familiak toki finko batean bizi dira, eta artzainak bakarrik mugitzen dira ganaduarekin batera. Iberiar Penintsulan ohikoa izan da Erdi Arotik XX. mendeko azken hamarkadetara, Gaztela iparraldetik (udan) Mantxa eta Estremadurara (neguan), eta horretarako cañadas reales izeneko bide publikoak erabiltzen ziren.

Ikus, gainera