Agian transkripzio fonetikoa bilatzen ari zinen.
Hizkuntzalaritzan, transkripzioa hizkuntza bateko hitz eta testuen ahoskera beste hizkuntza bateko idazketa-sistemara bihurtzea da, jatorrizko hizkuntza itzuli gabe. Adibidez, antzinako grezierazko δῆμος hitza (euskaraz, herria) demos fonemak erabiliz transkribitzen da euskarara, grezieraz horrela ahoskatzen baita.
Adiera arruntagoan, eta hizkuntza bakar bati buruz, transkripzioa ahozko adierazpen edo diskurtso bat idatziz jartzeari ere deitzen zaio. Adibidez, "bideoan esandako guztiaren transkripzioak lau orrialde bete zituen".
Loturiko artikuluak
Hizkuntza naturalak eta hizkuntza formalakHizkuntza naturalak gizakiok gure arteko komunikazioan darabilzkigun hizkuntzak dira, hizkuntza horien erabilera sozialak berak eratzen joan direnak historian zehar, azkenean gramatika eta semantika jakin eta zehatzak ezarri edo adostu…
Normalizazioa, normalkuntza (hizkuntza)Hizkuntza-normalizazioa edo hizkuntza-normalkuntza hizkuntza baten arau estandarra (adibidez, euskara batua, euskararen kasuan) eratu (estandarizazioa, normatibizazioa) eta hizkuntzak bere eremuko arlo sozialetan erabilera orokor eta zabala eskuratzeko prozesu, erabaki…
Inflexioa, flexioa (hizkuntzalaritza)Hizkuntzalaritza, inflexioa edo flexioa hitz bati egiten zaion aldaketa da, maiz bukaeran (hala nola, euskaran), besteak beste hitzari dagokion numeroa, generoa eta kasua bereizteko. Aditzen kasuan, pertsona eta…