Transterminantzia

Transterminantzia ibilbide laburreko transhumantzia da, ganadua neguko larreetatik udako larreetara (eta alderantziz) eramaten dituena, baina transhumantzian ez bezala, non ehundaka kilometro zeharkatu eta ganadua etengabeko mugimenduan dagoen,  transterminantzian ibilbide bailara baten baitan burutzen da eta gehienez eskualde batetik bestera aldatzen ganadua. Horren adibide garbia Euskal Herrian dugu, non artaldeak Aralartik eta Gorbeialdetik (udan) kostaldeko larreetara eramaten diren; edota Pirinioetatik (udan) Bardeetarako (neguan) mugimendua.